XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4. - Ezin bazitazke zeure baitan bildurik egon alderat, bil bederen noiztenka, gutienetik egunean behin: goizean edo arratsean.

Chedeak har goizean eta zer egin duzun iker arratsean, iker nolakoak izan diren zure elheak, obrak eta gogoak, hoietan baititutzu segur Jainkoa eta laguna maizenik laidoztatu.

Gizon bati doakon bezala, debruaren maltzurkeriari ihardukitzeko zaude ernerik; neurt jan-edanak eta errechkiago heziko ditutzu haragiaren nahikeriak.

Ez egon behinere osoki alferrik, bainan ar bethi zerbait, edo irakurtzen, edo idazten, edo othoitzean, edo guzientzat on den zerbait lanetan.

Bizkitartean gorputzeko lan ala jostetak egin negurrirekin, ez baitira guziak guzientzat berdin on.

5. - Bertzeekin batean egin behar ez ditugunak ez dira agerian egitekoak, egiteko bereziak hobeki (...).